
Proiektuaren funtsa aukera desberdinak ematen dituen modulu bakarrarekin harresian irudi desberdinak sortzea da, haurrentzako jolas-didaktiko handi bat sortzea irudi horien lehen aukera delarik. Moduluaren definizio egokia ezinbestekoa da hiru irudiak bermatzeko, eta horregatik horren finkapena eta sortu beharreko irudi desberdinak aldi berean garatuz joan gara. Moduluaren irekitzeko guneak eta moduak umeentzako ibilbidetik atera ditugu, ibilbide hori era egokian egin ahal izateko moduluak izan beharreko lau irekierak bermatuz sortzen delarik.
Kubo hauek erabiltzeko aukera horren zabala izanik, hainbat erabilera bermatu ditzakete, eta horregatik,kuboen oinentzako aukerak infinitoak izan daitezke, guk batzuk baino ez ditugu zehaztu, beti ere, umeentzako ibilbidean oinarrituz.
KUBOEN OIN POSIBLEAK (umeen ibilbiderako)_ MODULUEN ERAIKUNTZA_
Harresitik eskegitako moduluak ditugu, eta euren bermea oso garrantzitsua da proiektuak era egokian funtziona dezan. Moduluak harresitik mugitzea ahalbidetzeko, karrilak ezarri ditugu, eta modulua kokatua dagoen karrilaren altueraren arabera goiko edo azpiko karrilera loturiko euskarrien bidez eutsiko dira.
MODULUAK EMATEN DITUZTEN AUKERAK_ AUKEREN IRUDIAK_
MAKETA_
Bestalde, kuboak erabateko garrantzia duenez gure kasuan, kubo baten maketa egin dugu, eraikuntza prozedura zehazteko.
Moduluaren aukera desberdinak ikusteko_
_________________________________________________________________________________
LABURPEN LAMINA_