lunes, 29 de septiembre de 2014

MEDELLIN_estrategiak

Behin AMIA taula eratu dugula, ideia horiek erabiliz gure proiektuaren norabidea erakutsiko diguten estrategiak erabiliko ditugu:

                1_Orubea kokatuta dagoen mendixkak duen garrantzia ezin daiteke ukatu; beraz, bertako orografía aldatzea, gunearen identitatea aldatzea litzateke. Orografiak aldaketa minimoak jasango ditu.






                2_Herritik anfiteatroa eta gaztelurako bidea gure proiektutik pasatuz egingo da. Zonaldea maldan dagoenez, anfiteatroa ez da ikusiko behin gure orubea pasatu arte. Sorpresarekin jolastuko dugu.

                3_Bolumetria baxuak planteatuko dira, benetan garrantzizkoak diren elementuei ikusgarritasuna kentzen ez dietenak. Proiektuari volumen deigarri bat jartzen badiogu ongi justifikatua izango da. 



                4_Bi nukleo nagusi sortuko dira. Bata orubearen hegoaldean, Hernan Cortes plazatik datorren bidearekin bat eginez. Bestea anfiteatroa eta gaur egun dagoen elizaren zonaldean. 


                5_Orubearen perimetroan dagoen horma baxua, partzela definitzea funtziotzat besterik ez dueña, bota egingo da. Proiektua espacio zabal batean definituko da, hiriaren erretikularen parte ez denez bolumenen kokapena askea izango da. 



MEDELLIN_AMIA

Proiektuaren orubea eta ingurua aztertu bitartean, ideiak biltzeko eta ordenatzeko metodología konkretu bat erabili dugu, AMIA bezala ezaguna (Ahultasunak, Indarrak, Mehatxuak eta Aukerak). Modu honetan gure interbentzio espazioak eskaini ditzazkeen oportunitateak eta alde batera utzi edo ebatzi beharko diren arazoak garbi ikusiko ditugu. Azterketa lana egiterakoan, barne analisia eta kanpo analisia ezberdintzen da; hau da, orubeak berak dituen ezaugarriak aztertzen dira, edo bestela, orubean influentzia duten elementuak.
Hurrengo taulan banatzen dira orubearen oportunitateak eta desabantailak:



INDARRAK
AHULEZIAK
BARNE ANALISIA

_Lekuaren orografía malkartsua dela eta, anfiteatroa izkutuan mantentzen du bisitarientzat.

_Orubeak herriaren eta landa lurren vista pribilegiatuak ditu.

_Orientazioa dela eta aila izango da ospelak diren guneak sortzea.


_Malda handiko gunea, bertara egokitzea zailagoa.

_Orubea horma baxu batez inguratua dago zatika.

_ Begetazio gutxi tokian bertan eta inguruan, proiektua oso bistakoa izango da, gaztelua eta anfiteatroari garrantzia kentzeko arriskua dagoelarik.


AUKERAK
MEHATXUAK
KANPO ANALISIA

_Herriko nukleo den Hernan Cortes plazarekin konexio zuzena dauka.

_Plaza hortatik vista zuzenak.

_Orubea hiri-sarean integratua ez dagoenez, bolumenak kokatzeko aukera gehiago.








_Irisgarritasuna, gaur egun autoz heltzeko aukera oso mugatua da. Oinezkoentzako maldak dira.

_Mendi magala herriaren sarrera nagusietatik eta plazetatik ikusi egin daiteke. Presentzia handia beraz.

_Herriaren tradizio arkitektonikoa nabaria da, teilazko estalkiak eta fatxada txuriak. 3 solairutako eraikinak gehienez.

MEDELLIN_herria aztertzen

              Aurreko sarreran aipaturiko gune interesgarriak agertzen zaizkigu jarraian daukagun planoan. Horien artean gure orubea eta bertara heltzeko daukagun bide nagusia.


            Aipatu bezala, herria mendiaren magalean zabaltzen da erradialki. Kale horiek sortzen dituzten zirkunferentzien zentru gaztelua delarik. Beheko eskeman ikus daiteke argi eta garbi gure orubeak daukan zantrikotasuna herriaren hirigintzari dagokionez. Horregatik, garrantzi handiko interbentzioa dela uste dugu. 





MEDELLIN_hurbilketa


Medellin, Extremadura, Meridatik 45km-ra dagoen 2300 biztanle inguruko herria. Guadiana ibaiak inguratzen du herria, Erdi Aroko gaztelua kokatua dagoen mendixkaren iparraldetik. Mendixkaren oinetan, hgoaldean, aurkitzen da herria, erradialki zabaltzen dena gaztelua zentro izanik. Erromatar garaian fundatutako herria da, eta garai hartatik gaur egungo Medellin arte aldaketa urbanistikoek errespetatu egin dute bere identitatea.
Bertako arkitektura klimari egoki moldatutakoa da, fatxada txuriak dira nagusi, teilazko estalkiak eta eraikin baxuak. Palmerak ikusi daitezke nonnahi, izan ere herriak Amerikarekin daukan harremana zuzena da, bertakoa baitzen Hernan Cortes konkistatzailea.

Ekonomia aldetik, tradizionalki nekazaritzara bideratu da herria. Hala ere, azkenengo urteetan turismoa erakarri duen aurkikuntza egin dute, antzoki erromatarra aurkitzen zen gazteluaren mendixkan.  Antzokiaz gain, Medellinek baditu iinteresko beste puntu batzuk, Erdi Aroko gaztelua, XVII. mendeko zubia  edota herrian zehar aurki daitezkeen jauregiak.