lunes, 29 de septiembre de 2014

MEDELLIN_hurbilketa


Medellin, Extremadura, Meridatik 45km-ra dagoen 2300 biztanle inguruko herria. Guadiana ibaiak inguratzen du herria, Erdi Aroko gaztelua kokatua dagoen mendixkaren iparraldetik. Mendixkaren oinetan, hgoaldean, aurkitzen da herria, erradialki zabaltzen dena gaztelua zentro izanik. Erromatar garaian fundatutako herria da, eta garai hartatik gaur egungo Medellin arte aldaketa urbanistikoek errespetatu egin dute bere identitatea.
Bertako arkitektura klimari egoki moldatutakoa da, fatxada txuriak dira nagusi, teilazko estalkiak eta eraikin baxuak. Palmerak ikusi daitezke nonnahi, izan ere herriak Amerikarekin daukan harremana zuzena da, bertakoa baitzen Hernan Cortes konkistatzailea.

Ekonomia aldetik, tradizionalki nekazaritzara bideratu da herria. Hala ere, azkenengo urteetan turismoa erakarri duen aurkikuntza egin dute, antzoki erromatarra aurkitzen zen gazteluaren mendixkan.  Antzokiaz gain, Medellinek baditu iinteresko beste puntu batzuk, Erdi Aroko gaztelua, XVII. mendeko zubia  edota herrian zehar aurki daitezkeen jauregiak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario