lunes, 24 de septiembre de 2012

ART-DESIGN HAND BY HAND



Artea-diseinua, eta zergatik ez arkitektura? Kris Ruhs artistaren hitzetan, materialek "hitz egiten" diote eta horren arabera forma hartuko dute. Horretaz gain, ingurua, espazioa eta argiak ere izugarrizko garrantzia hartzen dute.
Ez al dugu horrelako zerbait egiten arkitekturan??

domingo, 23 de septiembre de 2012

LES ATELIERS DE L'EUROMEDITERRANÈE


EUROMEDITERRANEOKO TAILERRAK

Esan bezala, MP2013 proiektuak arreta berezia jarriko du mediterraneoan eta harekiko daukan erlazioarekin. Hori gauzatu ahal izateko hainbat tailer burutuko dira urtean zehar, artearen inguruan, mediterraneoko zibilizazioen inguruan... Hala ere tailer zerrenda horretan garrantzizkoa iruditzen zaidan elementu bat falta da, gastronomia. Mundialki ezaguna da mediterranear sukaldaritza, izatez UNESCO-ren patrimonio ez-materiala da. Frantzia, Italia, Espainia, Grezia edo Maroko bezalako lurraldeen gastronomia aberatsak batzen dituena.
Beraz, proiektuaren nahia honakoa da. Euromediterranear tailer horien barruan bere lekua izango lukeen mediterrarean gastronomia zentru bat eraikitzea.

Programa:

-Publikoak haien kabuz edota kurtso bidez esperimentatu ahal izateko txokoa, tailerra.

-Lurralde ezberdinetako produktuak eta jakiak ikusi eta probatu ahal izateko merkatua.

.-Portu alderako jatetxea. Portu zaharreko paseoa eraberritu, portua jatetxearen elementua izanik eta ez alderantziz.

-Esposizio gunea.



Nahiak:

-Jendearen parteartzea ariketa didaktiko eta aktiboen bidez.

-Tailerren medioz, inguruko kulturen ezagutza handitzea.

-2013. urtea eta gero, erabilgarriak izango den proiektua egitean, nahiz eta erabilerak aldatu.





CAPITALE EUROPÉENNE DE LA CULTURE

Jakina da jada guztiontzat, hiri handiek kulturaren arloan aukera ugari ematen dituztela eta bertan jartzen duten interes eta plangintza handia. Beraz, zer eman ahal digu kosmopolita izateaz gain, europako hiriburu kulturala izendatua izan den hiri batek?
Marsellak baldintza hauek betetzen ditu eta horretaz gain aipatutako aukera hori eman zaio 2013. urterako. Mediterraneoko hiri historiko honek, artearen inguruan badauka frantzian zehar nolabaiteko nabarmena, baita "kaleko artean" ere, hala nola, hip hop mugimenduetan eta antzeko arloetan. Hala ere hurrengo urterako programaren gida nagusiak artearen sakontzean oinarritzen dira, mediterraneoko bizitza, historia eta kulturen garrantziarekin.


Bakarka egin beharreko ariketa honetan, datu hauek guztiak hartu beharko ditugu kontuan. Gure interbentzioak kultur ekitaldi honekin izan beharko du lotura. Kontuan hartzekoa da, gure lanak gerorako begirada batekin egin beharko direla, hau da, 2013. urtean amaitzean nolabaiteko erabilera izan behar dutela, bai urtean zehar izandakoa, zein beste bat.
Argi dago Marsellak itsasoarekin duen harremana oso estua dela, bai historikoki baita ekonomikoki ere. Gure proiektuak elementu hau nabarmendu beharko du. Interbentziorako eremu printzipala portu zaharrean kokatzen da, beraz itsasoa hirira sartzen den gunean. Horretaz gain, eraikin flotatzaileen idea aztertu eta interesgarria irudituz gero, kontzeptua erabili ahal izango dugu. Programaren inguruan malgutasun handia daukagu, baita eraikinaren baldintzetan ere.