Jakina da jada guztiontzat, hiri handiek kulturaren arloan aukera ugari ematen dituztela eta bertan jartzen duten interes eta plangintza handia. Beraz, zer eman ahal digu kosmopolita izateaz gain, europako hiriburu kulturala izendatua izan den hiri batek?Marsellak baldintza hauek betetzen ditu eta horretaz gain aipatutako aukera hori eman zaio 2013. urterako. Mediterraneoko hiri historiko honek, artearen inguruan badauka frantzian zehar nolabaiteko nabarmena, baita "kaleko artean" ere, hala nola, hip hop mugimenduetan eta antzeko arloetan. Hala ere hurrengo urterako programaren gida nagusiak artearen sakontzean oinarritzen dira, mediterraneoko bizitza, historia eta kulturen garrantziarekin.
Bakarka egin beharreko ariketa honetan, datu hauek guztiak hartu beharko ditugu kontuan. Gure interbentzioak kultur ekitaldi honekin izan beharko du lotura. Kontuan hartzekoa da, gure lanak gerorako begirada batekin egin beharko direla, hau da, 2013. urtean amaitzean nolabaiteko erabilera izan behar dutela, bai urtean zehar izandakoa, zein beste bat.
Argi dago Marsellak itsasoarekin duen harremana oso estua dela, bai historikoki baita ekonomikoki ere. Gure proiektuak elementu hau nabarmendu beharko du. Interbentziorako eremu printzipala portu zaharrean kokatzen da, beraz itsasoa hirira sartzen den gunean. Horretaz gain, eraikin flotatzaileen idea aztertu eta interesgarria irudituz gero, kontzeptua erabili ahal izango dugu. Programaren inguruan malgutasun handia daukagu, baita eraikinaren baldintzetan ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario