martes, 28 de mayo de 2013

Marseille_Portu Zaharra_Parkea (entrega)

Gaur egun hormigoizko, erabilerarik gabeko espazio zabal bat denari erabilera bat ematea proposatzen da. 
Inguruko etxebizitzak portuare zaharraren aktibitate berriekin konektatu eta bateratzea da nahia.
Horretarako parke bat proiektatu egin da. Zona honi eta inguruari bizitza handia emango diona, hala nola, portuarik egin diogun “sarrera” berri honekin konektatzea.


Marseille_Portu Zaharra_Aduana (entrega)

             Aduana eraikinei erabilera berriak emango zaizkie, zuzenean akuarioarekin erlazioa izango dutenak. Bi eraikinen erreabilitazioa ezk bere barneko funtzionamenduan bakarrik izango du eragina, hau da, kanpoko itxuraren aldaketarik ez dute izango, bere baitan errespetatuko dira.


Marseille_Portu Zaharra_Aquarium (entrega)





                 Marseilako portu zaharra. Proposatzen den interbentzioa, portu honen eremurik degradatuenetariko bat berpizteko proiektua da. 3 puntu ezberdin aukeratu dira, aduana eraikin zaharren eraberritzea, haien aurrean dagoen portu zatia Marseilako portu zaharra. Proposatzen den interbentzioa, portu honen eremurik degradatuenetariko bat berpizteko proiektua da. 3 puntu ezberdin aukeratu dira, aduana eraikin zaharren eraberritzea, haien aurrean dagoen portu zatia eta errepdearen beste aldean dagoen hiri zatia.
Proiektu proposamena, beraz, hiri izkina horri identitate erria ematea da eta portuarekin modu aktibo batean konektatzea. eta errepdearen beste aldean dagoen hiri zatia.
Proiektu proposamena, beraz, hiri izkina horri identitate erria ematea da eta portuarekin modu aktibo batean konektatzea.


Interbentzioaren puntu nagusiena, portuan bertan proposatzen den eraikina da, uraren gainean eraikitako plataforma baten gainean aurkitzen den akuarioa. Bi solairutako eraikin arina izango da, beharrezko zerbitzu guztiekin, gainera aduana eraikinek konplementatuko dituztenak. Eraikina plataforma baten gainean kokatzen da, zeinek plaza funtsioa beteko duen.


            Eraikinaren distribuzioa erraza eta logikoa izango da. Bi solairutan banatua, behe solairuan bere funtzionamendurako beharrezkoak izango diren zerbitzu guztiak egongo dira. Lehenengo solairuan, honek espazio handiago betetzen duelarik, eraikinaren muina izango da, akuarioa.






martes, 16 de abril de 2013

THE CUBE entrega (KALEpublik)




       Proiektuaren funtsa aukera desberdinak ematen dituen modulu bakarrarekin harresian irudi desberdinak sortzea da, haurrentzako jolas-didaktiko handi bat sortzea irudi horien lehen aukera delarik. Moduluaren definizio egokia ezinbestekoa da hiru irudiak bermatzeko, eta  horregatik horren finkapena eta sortu beharreko irudi desberdinak aldi berean garatuz joan gara. 
Moduluaren irekitzeko guneak eta moduak umeentzako ibilbidetik atera ditugu, ibilbide hori era egokian egin ahal izateko moduluak izan beharreko lau irekierak bermatuz sortzen delarik.
Kubo hauek erabiltzeko aukera horren zabala izanik, hainbat erabilera bermatu ditzakete, eta horregatik,kuboen oinentzako aukerak infinitoak izan daitezke, guk batzuk baino ez ditugu zehaztu, beti ere, umeentzako ibilbidean oinarrituz.

KUBOEN OIN POSIBLEAK (umeen ibilbiderako)_
MODULUEN ERAIKUNTZA_
Harresitik eskegitako moduluak ditugu, eta euren bermea oso garrantzitsua da proiektuak era egokian funtziona dezan. Moduluak harresitik mugitzea ahalbidetzeko, karrilak ezarri ditugu, eta modulua kokatua dagoen karrilaren altueraren arabera goiko edo azpiko karrilera loturiko euskarrien bidez eutsiko dira.

MODULUAK EMATEN DITUZTEN AUKERAK_
AUKEREN IRUDIAK_

MAKETA_
Bestalde, kuboak erabateko garrantzia duenez gure kasuan, kubo baten maketa egin dugu, eraikuntza prozedura zehazteko.

Moduluaren aukera desberdinak ikusteko_

_________________________________________________________________________________
LABURPEN LAMINA_

lunes, 8 de abril de 2013

KALEpublik III

Aurreko zuzenketan esan bezala, modulua sinplifikatu beharra zegoen eta moduluak zituen aukera guztietatik bakarra lortu.
Moduluaren neurria definitzeko, harresiaren altuera (7'5) kontuan harturik, 3'5m finkatu dugu zabalera, sakonera eta altuera bezala; guztiz karratua den modulua finkatzeko. Moduluak azaldutako irekiguneak izango lituzke, eta irekidura horiek moduluaren fatxada osoa hartu beharrean, 1m-ko zabalera hartuko luke.










Modulu horiekin, antolaketa desberdinak egitea ahalbidetuko dugu, eta horrela, harresian irudi desberdinak sortu.
1AUKERA: umeentzako jolas-ibilbidea.

1.aukera, altxaera
1.aukera, oina

2AUKERA: moduluak hiru bultzotan multzokatuta.

2.aukera, altxaera
2.aukera, oina

3AUKERA: eraikineko modulu bat, eta harresiaren amaieran eta haurtzaindegi parean gehiago.

3.aukera, altxaera
3.aukera, oina

Aukera guztiak ahalbidetzeko, harresian karril batzuk finkatu ditugu, altueran ez dira inoiz lau baino karril gehiago biltzen, eta moduluak bertatik mugitu egingo dira karrila bukatu arte. Moduluak mugitu eta gero, nahi den lekuan daudenean bertan finko mantentzen dituen azpiegitura jarri egingo da, modulua bertan mantenduko duena. Azpiegitura hau batzutan gainetik eta beste batzuetan azpitik joango da, modulua kokatua dagoen karrilaren arabera. 
Moduluaren eraikuntzari buruz, lau ertzetan kokatutako profilek egitura funtzioa egingo lukete, eta txapazko kanpoko akabera izango luke. 
Moduluek banaketa posible ugari izango lukete, horietako batzuk aipatzearren;

martes, 12 de marzo de 2013

KALEpublik II

    Proiektu honekin hastean umeentzako didaktikoa den jolas handi bat egitea helburu genuela argi genuen, eta didaktika hori ere Marsellako gaur egungo multikulturalitate egoerarekin zerikusia izango zuela. Horrela, modulu ugariz osatutako jolas bat egiteari ekin diogu, modulutako bakoitzean emango den erabilera aurrerago definituko dugularik.

    Modulua definitzeko 4x4x3mtako kutxak erabiltzea egoki ikusi dugu, ekintza desberdinak egiteko 16m2 tamaina egokia iruditzen zaigulako eta, gehiago behar izan ezkero horren multiploak erabiltzeari ere egoki deritzogulako.  Harresian zeharreko ibilbide bat osatuko dugu, non umeek behar dituzten moduluetako fatxadak irekiz aurrera egingo duten; eta horretarako, moduluetan irekiera desberdinak finkatuz hasi gara ibilbidea marraztu aurretik, hurrengo aukera hauek finkatuz:
     Proiektuaren irudia harresian zeharreko ibilbide bat osatzen duten modulo desberdinek osatzen dutenez, ibilbide horren lehenengo trazadura bat marraztu dugu (aldaketak onartzen dituenak, eta horiei irekita dugularik oraindik ere). Gure ibilbide honetan, umeek harresiaren gainekaldetik ere paseatzen dute, ibilbidearen euskarri izateaz gain, bere zati ere bihurtzen delarik harresia. Moduluetan zabaltzen diren fatxadek, inklinazioaren arabera arrapala, pasarela, tobogan eta beste batzuetan eskilara bihurtzen dira.
     Proiektua 3dimentsiotan ulertzekoa dugunez, oin planta bat ere marraztu dugu, baina behin moduluak ondo finkatuta, 3Dko bat behar izango genuke ondo ulertzeko.

    Ibilbidea modulutik hasi dugunez, horren eraikuntza finkatzen ere hasi gara, ezinbestekoa baita hori modulu desberdinen mugimenduak era egoki batean ulertu ahal izateko.

lunes, 4 de marzo de 2013

VAUBAN - ANALISIA

Marsellako harresi inguruan egin beharreko proiektuarekin hasteko ANALISIA lau puntutan banatu dugu.
1_ANALISI HISTORIKOA.
Marsellako planoak aztertzean, hiriaren handipena hiru fasetan eman izan dela ikusi dugu. Horrela, marraztutako planoak eta baita garapen planoek ere, hiru handipen horien ondoriozko egoera isladatzen dute. Hiri guztietan bezala, argi ikusten da nola hiri-tramak landalurren desagerpena ekarri duen, eta nola hiri-traman berdegune “urbanoagoak” sortu behar izan diren.
_MARSELLA 1541.urtean

Hiriak portuaren inguru guztia hartzen bazuen ere, gure orubea dagoen Saint Victor auzoan, ez zuen harresirainoko gune osoa hartzen,eta bertan, landalurrak daude oraindik ere.
_MARSELLA 1764.urtean
Garai honetan, harresi barruko landalurrak izandako orube guztiak jada hiri-traman sartuak geratzen dira; eta gainera, hiria bertatik kanpora hedatzen ere hasten da. Gure proiekturako zonaldea garai honetan sortzen da; ordutik hona izaera aldakorra izan badu ere, guztiz ez-finkatutako berdegune bat eta eraikitako zonalde baten konbinaketak osatzen dutelarik.
_MARSELLA 1851. urtea eta gero
Hiria guztiz hedatzen da harresitik kanpo, eta inguruko landalurren desagerpena dakar. Gure orubean etengabeko aldaketak gertatzen jarraitzen dira, baina esandako berdeguneak eta eraikitako zonaldeak mantenduz beti. Horrez gain, harresitik kanpo eraikitzeak, bere desagerpena dakar, eta horrela, portuko sarrerako bi fortifikazioak eta gure orube atzekaldean geratzen den zonaldea izango dira harresi puxkak mantentzen dituzten bakarrak.



2_INGURU HURBILENAREN AZTERKETA
Auzoak dituen beharrak ikusteko, dagoenaren ikerketa bat egin dugu.

3_ORUBEARI HURBILKETA
Orubea ahalik eta hoberen ulertzekotan, ebaketa bidezko inguru hurbilenaren azterketa bat egitearekin batera, dauden kota desberdinen aproximazio bat ere bilatu nahi izan dugu. Horrekin batera, dugun oina ere osatu egin dugu.



4_ONDORIO ETA ESTRATEGIEN FINKAPENA
ANALISIAREN ONDORIOAK_
_Saint Victor-eko auzoa aztertuz,portuari paraleloak diren kaleak bizitza gehien dutenak direla ondoriozta dezakegu, bertan biltzen baitira komertzioak, eta portuari elkartzutak direnak, ordea, kale estu eta txikiak, etxebizitza eta aparkalekuetara sarrerak baino ez dutenak bermatzen dira. 

_Auzo guztitik Bd de la Corderie da kale nagusiena, auzoko komertzio gehiena bertan pilatzen delarik (komertzio txikiak, baina kaleari garrantzia ematen diotenak), eta gainontzeko hiriarekin lotura bermatzen duen garraio publiko sarea ere bertatik pasatzen delarik. 

_Auzoan, orokorrean, etxebizitzak nagusi dira eta ekipamendu publikoak oso eskasak dira. Gainera, dauden ekipamendu gehienak eskola, haurtzaindegi eta gizarte etxeak dira, kultura arloko beste batzuk badaude ere. 

_La Vauban eraikinari dagokionez, saturatua dagoela argi geratzen da; eta saturazio hori ezin uler daiteke bertan ematen diren erabilerak inguruan ere errepikatzen direlako (eskola, gizarte etxea..).

ESTRATEGIAK_
1_Inguruko ekipamendu guztiak OSATZEKO baliagarria izango den EKIPAMENDU bat egitea ikusten da egokien; daudenak baino ESKALA HANDIAGOA izango duena eta auzo osoari, eta agian, hiriaren zati handiago bateri ere, erantzungo diona.

2_HEZKUNTZA arloko ekipamenduen nagusitasun argia kontuan izanik, eta KIROL ekipamenduen eskasia kontuan hartuta, hezkuntza ekipamenduak arlo horretan osatuko dituen ekipamendua izan daiteke. Beti ere, eraikin MULTIFUNTZIONAL bezala ulertzen da, non erabilera desberdinei erantzun emango zaion ingurukoa osatuz.

3_Eraikinak dauden eskala txikiagoko ekipamenduekin loturak bermatu behar izango ditu, eta gure orubearen KOKAPENA eta inguruko ekipamenduen kokapena kontuan harturik,3 lotura puntu bermatu behar izango ditu proiektuak.

4_Orubeak dituen arazoak: atzeko partera hedatzeko muga ezartzen dion harresia batetik eta kota aldaketa bestetik, bai parkearekiko eta baita Bd de la Corderie kalearekiko ere. Bi horiek konpondu beharko lituzke proiektuak, eraikinak izan beharreko oihartzuna izateko. 
____________________________________________________________________________________________________________
Hauek dira, egin ditugun lau laburpen laminak:




lunes, 25 de febrero de 2013

KALEpublik I


Marsella hiri anitza da alderdi askotan. Gure interbentziorako eremu inguruan gizartearen sektorerik gazteenaren presentzia nabarmena dela ikusiaz (eskolak, umeentzako jolasparkeak...), erabilera hauei zuzenduta egon beharko litzatekela pentsatu dugu.
Beste alde batetik, Marsella inmigranteen hiria dela argi dago. Hiri kulturanitz eta kosmopolita izaki, arraza eta erlijio desberdinen elkarbizitza ematen da. Marsella hiri eredugarri gisa kontsideratu izan den arren, konflikto razialak ugariak dira.
L'exode des Pieds-noirs
Hezkuntza tolerantziaren oinarria dela uste dugunez, eta txikitatik baloreekin  harremanetan jartzea garrantzitsua denez, gure proiektuaren xedea horretara bideratua egotea erabaki dugu.

Jarraian dauden linkak gaiari buruzko irakurgaiak ditugu, benetan interesgarriak aurkitu ditugunak.
Marsella, un crisol de culturas
El secreto de Marsella, la ciudad más musulmana de Europa Occidental

Bestalde, Marsellan kultura eta arraza desberdinen elkarbizitza egokirako udaletxeak bultzatutako foro bat ere dagoela ikusi dugu, hona hemen horreri buruzko informazioa:
De la esperanza a la fraternidad: Marseille Espérance

LA VAUBANEN LANEAN HASIZ

Proiektuari hasiera emateko guneari buruzko analisi batzuk egiten hasi gara, oraindik lanean gabiltzan beste batzuekin osatuko ditugunak.
Hasteko, eta gure orubearen morfologia ulertzeko ANALISI HISTORIKO bat egin dugu, Marsellaren haztapena azaltzen duena eta nola, hiri guztietan bezala, hiri-tramak landa-trama desagertarasiz gaur egungo hiria sortu duen.


Seguida hontan landa lurren galera hiriaren sorrerarako argi ikus daiteke.


Bestalde, Orubean gehiago zentratuz ingurua ulertzeko ebaketa batzuk ere egin ditugu, dauden kota aldaketak nabarmenak direlako, eta bertan dauden erabilerak ere adieraziz.
*Oinean lanean bagabiltza ere, oraindik bukatua ez dugunez, emandako planoa erabiliko dugu ebaketak markatzeko.

**Bestalde, orubearen inguruko erabileren eta zerbitzuen azterketa bat ere egin dugu, baina osatu beharra dugunez horretan lanean jarraituko dugu.