Modulua definitzeko 4x4x3mtako kutxak erabiltzea egoki ikusi dugu, ekintza desberdinak egiteko 16m2 tamaina egokia iruditzen zaigulako eta, gehiago behar izan ezkero horren multiploak erabiltzeari ere egoki deritzogulako. Harresian zeharreko ibilbide bat osatuko dugu, non umeek behar dituzten moduluetako fatxadak irekiz aurrera egingo duten; eta horretarako, moduluetan irekiera desberdinak finkatuz hasi gara ibilbidea marraztu aurretik, hurrengo aukera hauek finkatuz:
Proiektuaren irudia harresian zeharreko ibilbide bat osatzen duten modulo desberdinek osatzen dutenez, ibilbide horren lehenengo trazadura bat marraztu dugu (aldaketak onartzen dituenak, eta horiei irekita dugularik oraindik ere). Gure ibilbide honetan, umeek harresiaren gainekaldetik ere paseatzen dute, ibilbidearen euskarri izateaz gain, bere zati ere bihurtzen delarik harresia. Moduluetan zabaltzen diren fatxadek, inklinazioaren arabera arrapala, pasarela, tobogan eta beste batzuetan eskilara bihurtzen dira.
Proiektua 3dimentsiotan ulertzekoa dugunez, oin planta bat ere marraztu dugu, baina behin moduluak ondo finkatuta, 3Dko bat behar izango genuke ondo ulertzeko.
Ibilbidea modulutik hasi dugunez, horren eraikuntza finkatzen ere hasi gara, ezinbestekoa baita hori modulu desberdinen mugimenduak era egoki batean ulertu ahal izateko.




No hay comentarios:
Publicar un comentario