Marsellako harresi inguruan egin beharreko proiektuarekin hasteko ANALISIA lau puntutan banatu dugu.
1_ANALISI HISTORIKOA.
Marsellako planoak aztertzean, hiriaren handipena hiru fasetan eman izan dela ikusi dugu. Horrela, marraztutako planoak eta baita garapen planoek ere, hiru handipen horien ondoriozko egoera isladatzen dute. Hiri guztietan bezala, argi ikusten da nola hiri-tramak landalurren desagerpena ekarri duen, eta nola hiri-traman berdegune “urbanoagoak” sortu behar izan diren.
_MARSELLA 1541.urtean

Hiriak portuaren inguru guztia hartzen bazuen ere, gure orubea dagoen Saint Victor auzoan, ez zuen harresirainoko gune osoa hartzen,eta bertan, landalurrak daude oraindik ere.
_MARSELLA 1764.urtean
Garai honetan, harresi barruko landalurrak izandako orube guztiak jada hiri-traman sartuak geratzen dira; eta gainera, hiria bertatik kanpora hedatzen ere hasten da. Gure proiekturako zonaldea garai honetan sortzen da; ordutik hona izaera aldakorra izan badu ere, guztiz ez-finkatutako berdegune bat eta eraikitako zonalde baten konbinaketak osatzen dutelarik.
_MARSELLA 1851. urtea eta gero
Hiria guztiz hedatzen da harresitik kanpo, eta inguruko landalurren desagerpena dakar. Gure orubean etengabeko aldaketak gertatzen jarraitzen dira, baina esandako berdeguneak eta eraikitako zonaldeak mantenduz beti. Horrez gain, harresitik kanpo eraikitzeak, bere desagerpena dakar, eta horrela, portuko sarrerako bi fortifikazioak eta gure orube atzekaldean geratzen den zonaldea izango dira harresi puxkak mantentzen dituzten bakarrak.

2_INGURU HURBILENAREN AZTERKETA
Auzoak dituen beharrak ikusteko, dagoenaren ikerketa bat egin dugu.
3_ORUBEARI HURBILKETA
Orubea ahalik eta hoberen ulertzekotan, ebaketa bidezko inguru hurbilenaren azterketa bat egitearekin batera, dauden kota desberdinen aproximazio bat ere bilatu nahi izan dugu. Horrekin batera, dugun oina ere osatu egin dugu.
4_ONDORIO ETA ESTRATEGIEN FINKAPENA
ANALISIAREN ONDORIOAK_
_Saint Victor-eko auzoa aztertuz,portuari paraleloak diren kaleak bizitza gehien dutenak direla ondoriozta dezakegu, bertan biltzen baitira komertzioak, eta portuari elkartzutak direnak, ordea, kale estu eta txikiak, etxebizitza eta aparkalekuetara sarrerak baino ez dutenak bermatzen dira.
_Auzo guztitik Bd de la Corderie da kale nagusiena, auzoko komertzio gehiena bertan pilatzen delarik (komertzio txikiak, baina kaleari garrantzia ematen diotenak), eta gainontzeko hiriarekin lotura bermatzen duen garraio publiko sarea ere bertatik pasatzen delarik.
_Auzoan, orokorrean, etxebizitzak nagusi dira eta ekipamendu publikoak oso eskasak dira. Gainera, dauden ekipamendu gehienak eskola, haurtzaindegi eta gizarte etxeak dira, kultura arloko beste batzuk badaude ere.
_La Vauban eraikinari dagokionez, saturatua dagoela argi geratzen da; eta saturazio hori ezin uler daiteke bertan ematen diren erabilerak inguruan ere errepikatzen direlako (eskola, gizarte etxea..).
ESTRATEGIAK_
1_Inguruko ekipamendu guztiak OSATZEKO baliagarria izango den EKIPAMENDU bat egitea ikusten da egokien; daudenak baino ESKALA HANDIAGOA izango duena eta auzo osoari, eta agian, hiriaren zati handiago bateri ere, erantzungo diona.
2_HEZKUNTZA arloko ekipamenduen nagusitasun argia kontuan izanik, eta KIROL ekipamenduen eskasia kontuan hartuta, hezkuntza ekipamenduak arlo horretan osatuko dituen ekipamendua izan daiteke. Beti ere, eraikin MULTIFUNTZIONAL bezala ulertzen da, non erabilera desberdinei erantzun emango zaion ingurukoa osatuz.
3_Eraikinak dauden eskala txikiagoko ekipamenduekin loturak bermatu behar izango ditu, eta gure orubearen KOKAPENA eta inguruko ekipamenduen kokapena kontuan harturik,3 lotura puntu bermatu behar izango ditu proiektuak.
4_Orubeak dituen arazoak: atzeko partera hedatzeko muga ezartzen dion harresia batetik eta kota aldaketa bestetik, bai parkearekiko eta baita Bd de la Corderie kalearekiko ere. Bi horiek konpondu beharko lituzke proiektuak, eraikinak izan beharreko oihartzuna izateko.
____________________________________________________________________________________________________________
Hauek dira, egin ditugun lau laburpen laminak: