miércoles, 25 de junio de 2014

BRAGANÇA_Nekazaritza eta Olioaren Interpretazio Zentroa


BRAGANÇA_Nekazaritza eta Olioaren Interpretazio Zentroa








EGITURA OINAK




BRAGANÇA_Nekazaritza eta Olioaren Interpretazio Zentroa

BOLUMETRIA

PROGRAMA

BRAGANÇA_Nekazaritza eta Olioaren Interpretazio Zentroa

Proiektuaren helburu nagusia, inguruko elementuak identifikatu eta bertan mimetizatzea da. Eraikinen izaera zuri hori, olibondoak, eraikin txikien multzoak... Horretaz gain, orubearen geografiari guztiz egokitzen da, aurretik aipatu bezala, orubearen kokapen horrek asko errazten baitu eguzkiztapena, eta hori proiektuarentzako ezinbestekoa da.
Eraikina, eraikin txikiagoen konplexu bat bezala ulertzen da, elementu zentral bat dagoelarik, arrapala gordetzen duen elementu ordenatzailea. Eraikinak “eskailera” moduan prestatu diren plataformetan egongo dira. Plataforma horiek erradialki aterako dira elementu zentraletik.
Proiektua ipar eta mendebaldeko kaleetara itxi egingo da eta harresira irekitzen da, eguzkiztapena osoa izan dadin. Gainera, proiektuan aurkitzen diren baratzetan, ondoren aztertuko diren produktuak haziko dira.
Proiektuaren eraikin guztiak barnetik konektatuak daude, nahiz eta kanpotik eraikin indibidualak direla ematen duen.


BRAGANÇA_Nekazaritza eta Olioaren Interpretazio Zentroa

PROPOSAMENA

IHiriak eta Tras-os-Montes lurraldearen errealitate gastronomiko eta ekonomikoa aztertu ondoren, bertakoentzako aberasgarria eta beharrezkoa izango den proiektu bat planteatzen da. Nekazaritza lokala eta oliba olioaren azterketarako zentro bat proposatzen da, kongresuetarako lekua ere izango duena, hotelaz gain. Tras-os-Montes eskualdean, urtero, olioaren inguruko festibala egiten da, proeiktu honek leku aproposa sortuko luke festibal hau aurrera atera dadin.
Oliba olioaren produkzioaren inguruko datu bilketa egin ondoren, Portugaleko eskualde honen potentzial handia argi geratzen da. Oliba olio produkzio handia ematen da bertan.  Jarraian, Casa do Azeite, Portugaleko olioaren elkarteak publikaturiko datuak ageri dira, argi erakusten dutenak likido preziatu honen egoera ona Bragança eta bere eskualdean. 

BRAGANÇA_Nekazaritza eta Olioaren Interpretazio Zentroa

Bragançako alde zaharra izango da proiektuaren xedea. Hiriaren ekialdean kokatzen da, Fervença ibaiak sorturiko baiaretako muino baten gainean. Alde zaharra, gaur egungo Bragançatik aldenduta dagoen auzoa da, bere identitatea mantentzen duena duela hainbat mende gaur egun arte. Castelo de Bragança, Santa Maria eliza edota Domus Municipalis bezalako eraikin esanguratsuek presentzia handia dute.

Harresitik kanpo geratzen diren lurrak, lur emankorrak dira, nekazal produktuen produkziorako egokiak; bertan, nagusiki, olibondoak daudelarik.

Proiektua gauzatzeko proposaturiko orubea, harresiaren hego-ekialdean aurkitzen da. Bideez inguraturiko 2300m2-ko lursail independentea da, malda handia daukana hegoalderantz jeitsiz. Kokapen honek eguzkiztapen egokia erraztuko du.

PLADUR COMPETITION 2014