miércoles, 25 de junio de 2014

BRAGANÇA_Nekazaritza eta Olioaren Interpretazio Zentroa

Bragançako alde zaharra izango da proiektuaren xedea. Hiriaren ekialdean kokatzen da, Fervença ibaiak sorturiko baiaretako muino baten gainean. Alde zaharra, gaur egungo Bragançatik aldenduta dagoen auzoa da, bere identitatea mantentzen duena duela hainbat mende gaur egun arte. Castelo de Bragança, Santa Maria eliza edota Domus Municipalis bezalako eraikin esanguratsuek presentzia handia dute.

Harresitik kanpo geratzen diren lurrak, lur emankorrak dira, nekazal produktuen produkziorako egokiak; bertan, nagusiki, olibondoak daudelarik.

Proiektua gauzatzeko proposaturiko orubea, harresiaren hego-ekialdean aurkitzen da. Bideez inguraturiko 2300m2-ko lursail independentea da, malda handia daukana hegoalderantz jeitsiz. Kokapen honek eguzkiztapen egokia erraztuko du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario