miércoles, 25 de junio de 2014

BRAGANÇA_Nekazaritza eta Olioaren Interpretazio Zentroa

Proiektuaren helburu nagusia, inguruko elementuak identifikatu eta bertan mimetizatzea da. Eraikinen izaera zuri hori, olibondoak, eraikin txikien multzoak... Horretaz gain, orubearen geografiari guztiz egokitzen da, aurretik aipatu bezala, orubearen kokapen horrek asko errazten baitu eguzkiztapena, eta hori proiektuarentzako ezinbestekoa da.
Eraikina, eraikin txikiagoen konplexu bat bezala ulertzen da, elementu zentral bat dagoelarik, arrapala gordetzen duen elementu ordenatzailea. Eraikinak “eskailera” moduan prestatu diren plataformetan egongo dira. Plataforma horiek erradialki aterako dira elementu zentraletik.
Proiektua ipar eta mendebaldeko kaleetara itxi egingo da eta harresira irekitzen da, eguzkiztapena osoa izan dadin. Gainera, proiektuan aurkitzen diren baratzetan, ondoren aztertuko diren produktuak haziko dira.
Proiektuaren eraikin guztiak barnetik konektatuak daude, nahiz eta kanpotik eraikin indibidualak direla ematen duen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario