Behin AMIA taula eratu dugula,
ideia horiek erabiliz gure proiektuaren norabidea erakutsiko diguten
estrategiak erabiliko ditugu:
1_Orubea
kokatuta dagoen mendixkak duen garrantzia ezin daiteke ukatu; beraz, bertako
orografía aldatzea, gunearen identitatea aldatzea litzateke. Orografiak
aldaketa minimoak jasango ditu.
2_Herritik
anfiteatroa eta gaztelurako bidea gure proiektutik pasatuz egingo da. Zonaldea
maldan dagoenez, anfiteatroa ez da ikusiko behin gure orubea pasatu arte.
Sorpresarekin jolastuko dugu.
3_Bolumetria
baxuak planteatuko dira, benetan garrantzizkoak diren elementuei
ikusgarritasuna kentzen ez dietenak. Proiektuari volumen deigarri bat jartzen
badiogu ongi justifikatua izango da.
4_Bi
nukleo nagusi sortuko dira. Bata orubearen hegoaldean, Hernan Cortes plazatik
datorren bidearekin bat eginez. Bestea anfiteatroa eta gaur egun dagoen
elizaren zonaldean.
5_Orubearen perimetroan dagoen
horma baxua, partzela definitzea funtziotzat besterik ez dueña, bota egingo da.
Proiektua espacio zabal batean definituko da, hiriaren erretikularen parte ez
denez bolumenen kokapena askea izango da.